2012/05/26

Mugikortasuna buru-mapa baten

SF 38 arkitektura estudioko lagunek esku artean darabilten proiektu batean herri bateko mugikortasunari buruzko kontuak laburtu behar.

Nola hobeto buru-mapa baten baino?

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  



2012/05/25

BENETAN SOLOAN BARRIKETAN



Orain bai! Benetako Soloan Barriketan! Duela hilabete bateko espazio irekiko topaketaren ondorioz, eta  txostenean aurreratu genuen bezala gertuko baratze-esparientzia interesgarriak bertatik bertara ezagutzeko parada ezin hobea asteburu honetan...


Gaur (2012-V-25) Muxikarako plana: bi kedada, biak Kurtzeroko parkinean (tren-bus geltoki eta botika):
  • 15:30 Miñagotxu baserrira bisita gidatua.
  • 18:00 Aitor etabarren baserrira bisita gidatua.
Eta igandean Deustuko San Pedro plazan 11etan, Gaztetxeko baratza ta Aranbeitikoa, eta (sorpresa!) gero Ane ta Martinena Sanin.

Gero Erandio Goikoara Ur Chi Tao -ra permakulturari buruz gehiago ikastera , ariete hidraulikoa ezagutzera,...
...bokata eraman ta bertan bazkalduko dogu nahi izan ezkero.
informazio hau interesa izan dezakeenari pasako, mese? Denak ondo etorriak!


Ondo bizi!

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  

2012/05/21

POLINIZATZEN



Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  

2012/05/19

ZER DA ESPAZIO IREKIA? (Espazio Irekiko Teknologia = Open Space Technology)

Duela urte batzuk www.openspaceworld.org orrialdeko sarrera-testua euskaratu genuen. Blog honetara dakargu orain testu hura, gaiari buruz idatzi izan ditugun beste ale batzuekin osatzeko apurka-apurka. Hala nola...

Zer da Espazio Irekiko Teknologia?
Espazio Irekiko Teknologia (EIT edo EI, laburtuta) era guztietako jendeari edozein motatako antolakundeetan bilera eta topaketa argituak sortzen laguntzeko modu bat da. Argi geratu da, halaber, 1985etik-edo, espazioa irekitzeak, nazioarteko aitzindaritza-praktika intentzional gisa, jende arruntak elkarlanean jardungo duen antolakunde argituak sor ditzakeela eta jarraitasunez emaitza ezohikoak sortzen lagundu dezakeela.
Espazio Irekiko bileretan, topaketetan eta antolakundeetan parte-hartzaileek beraiek sortzen eta kudeatzen dute euren agenda, hau da, garrantzi estrategikoa duen gai nagusi baten gainean aldi berean emango diren lan-saio paraleloak. Gaia izan daiteke, esaterako: zer estrategia, talde, antolakunde edo komunitate babestu dezakete edo sortu daiteke lankidetzan parte-hartzaile guztien artean?
5 eta 2000+ lagunekin -egun bateko lantegietan, hiru eguneko topaketetan edo asteroko lan-bileran- honako hauxe da ohiko emaitza: antolakundean jada gertatzen ari dena (plangintza eta ekintza, ikastea eta egitea, pasioa eta erantzukizuna, parte-hartzea eta jarduna) konektatzea eta indartzea. Ikusi honako hau ere: WorkingInOpenSpace (Espazio Irekian lan egitea, gidatutako ibilaldia).
Noiz eta zergatik?
Egin beharreko lana konplexua denean, eragindako jendea eta ideiak askotarikoak direnean, kontua bideratzeko pasioa (eta, beraz, gatazka emateko aukera ere) handia denean, eta gaia burutzeko epea atzokoa zenean, orduantxe funtzionatzen du ondoen Espazio Irekiak. Erantzukizunak zedarritutako pasioa, kafe-eten on baten energia, intentziozko auto-eraketa, lan-esparruko espiritua, anabasa eta sormena, antolaketa-eboluzioa eta gehien behar den unean eta gunean jendea eta antolakundeak mugimenduan jartzeko modu sinple eta ahalmentsua dela esan izan da.
Eta, EIa itxurazko egiturarik ezagatik eta sorpresei ongi etorria emateagatik ezaguna bada ere, oso egituratua suertatzen da Espazio Irekiko bilera edo antolaketa. Baina, hain da egitura hori jendeari eta esku artean den lanari modu perfektuan itsatsitakoa, ze bere zereginean, hau da, lanik onena sustengatzen (ez oztopatzen), igarri ere egin gabe ematen baita. Izan ere, Espazio Irekian ehundutako istorioak eta lan-planak konplexuagoak, sendoagoak, iraunkorragoak izan ohi dira eta adituek edo zuzendaritzak gidatutako diseinuak baino askoz bizkorrago mugi daitezke.
Zer gertatuko da?
Inoiz ez dakigu zehazki zer gertatuko den jendeari bere lanik garrantzitsuena egiteko espazioa irekitzean, baina honako emaitza hauek berma ditzakegu talde bat Espazio Irekian sartuz gero:
1. Parte-hartzaileentzat garrantzirik HANDIENA duten gaiak aterako dira.
2. Ateratako gai bakoitzari parte-hartzailerik prestatuenek eta zerbait egiteko gaienek helduko diote.
3. Egun bateko edo egun biko epe laburrean ideiarik, mintzaldirik, daturik, aholkurik, ondoriorik, azterketa sakonagoa behar duten gairik, eta berehalako ekintzarako planik garrantzitsuenak txosten ulergarri batean jasoko dira “eginda, inprimatuta eta parte-hartzaileen esku, alde egiten dutenerako.
4. Horretarako espazio eta denbora egokia uzten bada, txosten horretako eduki osoa fokatu eta lehentasunez hornitu daiteke, ordu gutxi batzuetan, ehunka lagunen taldeekin ari bagina ere.
5. Ekitaldi baten ostean, egun batzuen buruan emaitzak antolakunde edo komunitate osoaren esku utzi daitezke, mintzaldiak, stakeholder (gai jakin batean eragina izan dezaketen pertsona edota taldeak) inplementatzera gonbidatuz “ orduantxe.
6. eta... horrelako emaitzak planeatu eta inplementatu daitezke talde handiko ekintza izeneko beste horietako edozeinetan baino arinago. Egun edo aste batzuetan lortu daiteke beste bide batzuetatik hilabeteak edo urteak beharko lukeena.
Barri ona, eta barri txarra, funtzionatu egiten duela. Barri ona, jendea eta lana mugimenduan jartzen duelako. Barri txarra, aurrerantzean gauza asko lehengo aldean ezberdinak izatera pasatzea ekar dezakeelako. Nahi diren gauzak agertu daitezke, nahi ez direnak desagertu daitezke eta batzuetan alderantzizkoa gerta daiteke -baina, horrelakoa da bizitza. Labur esanda, beraz, Espazio Irekiak bizia dakar antolakundeetara eta bizitzara dakartza bueltan antolakundeak.
Zer da hurrengoa?
Webgune hau istorio arrakastatsuz, praktikarako baliabidez eta beste informazio-puska on eta lagungarriz beteta dago. Horiek guztiek Zer da Espazio Irekia? galderaren erantzunaren zati bat daukate. Hona hemen hurrengo urrats onak izan daitezkeen artikulu batzuk...


Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  

2012/05/18

ESPAZIO IREKIKO (Open Space) TOPAKETA IRUDITAN


Zelangoa izan ohi da egun bateko espazio irekiko topaketa? Hara, Christine Kohler lagunaren ekimen eder batetik ateratako laburpen grafikoa!

*********************************
EGUN BAT ESPAZIO IREKIAN, IRUDIETAN

Iturria: Koehler, Christine. 2012 «Le Forum Ouvert en images» Pp. 42-44 in Livre Blanc sur le Forum Ouvert, édité par Christine Koehler. Liburua doan sarean, hemen.

 
7:00. Gela prest
9:00. Sustatzaileak sarrera eta fazilitadoeak Espazio Irekiko metodoa azaldu (4 printzipioak, lege bakarra, agenda nola osatuko dugun,...)
9:15. Parte-hartzaileek gaiak proposatuta eguneko agenda osatu (gai guztiak ondo etorriak. 3 ordu tartetan eta azpi-espazio ugaritan banatuta)
9:45. Merkatu txikia. Parte-hartzaileek agendako gaiak aukeratu, ordutegi aldaketak proposatu gai-deitzaileei,...
10: 00. 1. solasaldi-sorta, azpi-espazio ugaritan. Ordu eta erdiko iraupena (laburtu daiteke, luzatu daiteke,...)
11:30 2. solasaldi sorta
14:00 bazkal ordua, eta ondoren, egunekoari berrekin, 15:30etako 3. solasaldi-sortaz
Egun osoan zehar jan-edatekoak gertu,
berez sortuko diren agendatik kanpoko elkarrizketetarako "humusa"
 
Eta solasaldi bakoitzeko deitzaileak, bukatu eta geroago, 
txostentxoa egiteko ardura, ordenagailu-txokoan. 
Horiek guztiak elkarri josita, egunaren bukaeran egunekoaren txostena denen eskura

Eta bitartean, egunean zehar, sortzen ditugun txostentxoak 
bertaratuek irakurtzeko moduan, informazio-orman

17:00 Ixteko, guztiak bildu berriz biribil nagusian...


... eta bakoitzak egunekoak ekarritakoak, piztutakoak, geroko asmoak azaltzeko aukera

****************************
Kontuan izan: topaketaren luzeraren araberakoa izango da espazio irekikoaren emaitza.
  • Egun batekoa (edo laburragoa) izanik, gaiari buruzko elkarrizketa ganorazko baterako  emango digu.
  • Egun bi eta erdikoetan, gaiari buruzko sakontze-elkarrizketa gehiago izan ohi da bigarren egunean, eta ekintza proposamenak, taldeak osatutzea, ekintzetarako lehen urratsak definitzea, lehentasunak ezartzea,...
  • Tarteko luzeretan (egun eta erdi, egun bi) ekintza gaiak eta taldeak definitu daitezke ere bai.
2012ko apirilean izandako SOLOAN BARRIKETAN, esaterako, bigarren egun erdikoa ekintzara bideratu genuen. Hemen han proposatutako gaiak,...

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena