2011/10/13

IKASTARO LABUR BATERAKO PRESTATZEN...

Buru-mapak euskarazko idatzizko frogetan lagungarri? Nola?

Galdera horiei erantzuten saiatu gara ordu bi eta erdiko saioan IRALEren Bilboko egoitzan.

Publikoa: euskara frogetarako prestatzen ari diren institutoetako irakasleak eta. Oso irekiak eta parte hartzeko gogotsu.

Aurreko baten ere han izan ginen, eta lerro hauek eman zituen ikastaro hark, buru-mapa arinak nola egin proposatuz.

Orain, ikastaro labur baterako oinarrizko materialak zerrendatuko ditugu. Zertarako? Orden apur bat jartze hutsagatik. Hurrengo baten hemen bilatuta errezago aurkituko dugulakoa, hori besterik ez,.. :-)!
  • Espazioa: aulkiak/mahaiak biribilean edo U- itxuran, mugitzeko modukoak
  • Ordenagailua XMind programaz eta internet konexioaz eta proiektorea
  • A-4 orriak eta paper itsasgarriak (post it edo), artaziak eta zeloa
  • Aurreko azterketetan galdetutako gai batzuk, ariketak egiteko
  • Koloretako errotulkiak (lodiera bikoitzekoa, Carioca Birello ezagutzen ditut, balekoak)
Ondo bizi!
Eleder BuM31
Buru-mapak-Open Space Technology-Sormena
http://www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
http://www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) http://www.flowandshow.blogspot.com

2011/10/06

Buru-mapak: sarrera IKASTAROA Hobetuz programan

HOBETUZ programaren barne 7 orduko sarrera-ikastaroa ematekoak gara buru-mapak gai hartuta, UEUren eskutik. Matrikula: 0 €.

Eibarren, abenduaren 22an eta  29an 17:00-20:30 artean.

Langabetuentzako aukera berezia (parte-hartzaileen %20 langabezian izan behar da). Hamabost lagunek osatutako taldea itxita dagoeneko.
Hemen UEUren orrian informazio gehigarria.



Badakizu, burua aberasteko, EGIN MAP (RADIOKULTURAN egindako erreportaje polita :-)!

Izan untsa,

Eleder BuM31    
Buru-mapak-Open Space Technology-Sormena
http://www.burumapak.blogspot.com/ (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
http://www.in-fluyendo.blogspot.com/ (esp) http://www.flowandshow.blogspot.com/


2011/10/03

BARNE ETA KANPO: buru-mapak ikastaro bi asteon; bat online

Gaur goizean publikoki irakurri behar genuen eta publikoki irakurri dugu. Zer? Bizkaiko Foru Aldundian Antolaketa Teknikarientzako oposizioa zegoen deituta. Izena eman eta parte hartu dugu. Zertarako? Batez ere, publiko egiteko oposizio ustela dela oraingo hau ere. Esaterako, 2011 hasieran argitaratu dira oposizioko oinarriak eta gaiak, baina 2010eko udan, jada, www.funtziona.blogspot.com blogean argitara emanak ziren...
Eta horrelakoak gertatzen dira, eta ezin isilik egon,...



Udazkenarekin jarduera ohikora doa. Bihar hasi behar dugu GARATU programaren barne buru-mapei buruzko 30 orduko ikastaroa. ON-LINE lehenegoz. EDE Fundazioko Itziar Kerexetaren laguntza itzelaz Moodle ikasten ari gara... . Ostegunean IRALEn euskara hobetzen ari diren irakasleekin, buru-mapak ahozko frogak prestatzeko zelan erabili ditzakegun aztertzeko,...

Irakasteari esker ikasten dugu gehiago.

Orain ikastaro hauen prestaketak esploratzera narama. Buru-mapak egiteko arauak sarean osorik (non) ote dauden... Ez dut hori aurkitu, baina esplorazioak bideo hau ekarri dit opari.

Segi esploratzen :-)!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com