2014/04/24

Otxandion Herrigileen Tailerra (Gune Irekia, 2014-V-10). Gonbidatua zeu be!


Hemen behean, bideoan esandakoa, gonbidapen testua, Otxandioko Udaleko webgunetik hartua.

Otxandion zer nahi duzu aldatu, antolatu, eraiki, sortu…?
Mainondoko gimnasio berrian, maiatzaren 10ean, goizean. Gune Irekia

Otxandio oso herri aktiboa eta parte-hartzailea dela esaten dugu askotan. Baina hori nola da posible? Ba, guztion artean guztiontzako gauzak egiten ditugulako: herriko elkarteetako kide zarelako edota ekimenetan parte hartzen duzulako, herri-ondasunak zaintzen dituzulako, ospakizun ezberdinetan parte hartzen duzulako (limonadan, dantzan, danborradan, San Martinen), elkar zaintzen dugulako…

Hori da herrigintza, eta zeuk egiten duzu!

Azken finean, komunitatea osatzen dugu, eta elkarrekin bizi gara. Zu eta zure aldamenekoaren interes eta nahiek egiten dute Otxandio.

Zein da zure hurrengo erronka?

Otxandion zer nahi duzu aldatu, antolatu, eraiki, sortu…?

Ba, aukera ederra duzu zure ilusio eta asmoak beste askori azaltzeko. Gainera, aukera izango duzu besteenak entzuteko. Eta agian, guztion artean, has gaitezke asmo hauek gauzatzen, modu kontziente eta eraginkorrean.

Egia esan, gauza asko ditugu guztion artean lantzeko:
oinarrizko beharretan, elkarren zaintzan, ingurumenean,
ekonomian, kulturgintzan, kirolean…

Bazatoz zeu ere herrigintza-tailerrera?

Noiz: maiatzaren 10ean, (9:00etan gosaria, 14:00etarako bukatuta). Poteorako garaiz!

Non: Mainondoko gimnasio berrian.

Animatu eta izena eman hemen! Maiatzaren 8rako?

·         Jan-edatekoak bertan, goiz osoan zehar, Herri-Olaren eskutik.
·         Umekin zatoz? Ederto! Bertaratutakoen artean antolatuko duguzaintza.
·         Itzultzaile bolondresak egongo dira euskaraz ondo ez dabiltzanentzat.
·         Beste premiaren bat edo ekarpenen bat? Bota lasai!

Informazio gehiago eskatzeko: herri-ola@otxandio.net

Gune irekiko metodoaz jardungo gara, modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,... eta bertan...

·         Nahi dituzun ekintzak proposatu ahalko dituzu.
·         60´ko tarte bi izango ditugu proposatutakoei heltzeko.

·         Denaren idatzizko txostena osatuko dugu guztion artean, hantxe bertan.

Hau be ederra dator, bai!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/04/08

H@zkuntzari gune irekia (Laboragunean -Leioa-, 2014-X-24+25)

H@zkuntza=hezkuntza+hazkuntza,... Gairik garrantzisuenetakoa. Denaren oinarri, izango denaren araule,... Eskola, etxola, ez-kola,... at-e-skola,....  Gauza ederrak gertatzen ari dira h@zkuntza arloan azken urteotan, eremu ofizilaletan zein hortik at.

H@zkuntzari Gune Irekia (zer da hori?) 
H@zkuntzazaleentzat! Alternatibak h@zkuntzan: zer dago? Zelan alternatiba horiek ugaldu, zabaldu, saretu,...? Elkarren berri gehiago izateko, sakontzeko, zabaltzeko, saretzeko,... 
Laboragunean (Leioa),  
2014ko urriaren 24+25ean.  
Eragile: Laboragunea, Mara-Mara, Shopa, BuM31,... eta honen inguruan grina sentitzen dugun guztiak! 
Ekin gura? Bai? Ba, topagunea prestatzeko 3. bilera dugu datorren irailaren 9an eta zeu be oso ondo etorria!
Non: Laboragunean (Leioan)
Noiz: irailaren 9an, goizeko 11etatik 14etara.
Info gehiago nahi? Idatzi hona: eleder(dot)aurtenetxe(at)gmail(dot)com
BuM31gisa, gonbidatu nahi ditugu bertara, besteak beste,... Angela Menika (Bizigune Zabala), Auzolan EH, Bizi Toki, Ixi eta Urtzi (Pink Gorillas), Hik HasiMadalen GoiriaMaite Darceles (Hobest), Oihane Ruiz (Hiria Kolektiboa), Txelu Balboa (ColaBoraBora),... eta beste hamaika #IñurriBihurriak :-)!

Bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz


2014/04/01

GeuK gune irekiko laburpena (bideoa eta txostenak)



GeuK gune irekia (2014-II-27) labrutzen duen 4´ko bideoa goian, David Herranz eta Mikel Clementeren eskutik.

Hemen txostena (ordukoan egon ziren gaien laburpenak banan-bana, eta dena baterakoa). Hemen azekn ordu erdian batutako ekintza proposamenen zerrenda.

Hurrengo urratsa, 2014-VI-12an, GeuK 2. topaketa, ekintzara bideratua,... Informazio gehiago hemen.
Kulturak bizi gaituelako
kutura biziarazten dugulako!
Ieup GeuK!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz