2015/01/13

Euskalherria´s Sketchcrawl

Gorka Belaskoren (hemen beragazko irrati elkarrizketa, 2011koa) eskutiko informazio interesgarria oso, Euskalherria's Sketchcrawl taldearen izenean...


"Balmasedak 46th World Wide Sketchcrawla hartuko du 2015eko urtarrilaren 24an.
  • Zer da Sketchcrawl?  Mundu mailan egiten den deialdi bat eta txoko ezberdinetatik lotzen gara nazioarteko forumera, sareen bitartez, bertan munduko izkin guztietara zabalduz eta txoko oso ezberdinetan egindakoaz gozatu, ikasi, trukatu. Zuzenean taldeka marraztu, baina norberak bere ekarpena egiten du, gero sareratzeko, mundu zabalera irekita.
  • Hasi dira leku ezberdinetako deialdiak agertzen: Los Angeles, Tokyo, Palermo, Gouda, Nuremberg, Lille, Luzerna, Atlanta,… eta Balmaseda
  • Azken Sketchcrawlean 60tik gora lekutan elkartu ziren taldeak: Calgary (Canada), Los Ángeles, Florida (AEB) Paris, Tolosa, Avignon (Frantzia), Laussane (Suitza), Tokyo (Japonia) Milano (Italia) Seoul (H. Korea), Brisbane (Australia), Oslo (Noruega) Nouakchott (Mauritania) Madrid, Málaga (Espainia) München (Alemania) Aveiro (Portugal) Santos (Brasil) Poble Sec (Catalunya) Santiago de Compostela (Galiza), Mumbai (India) Viena (Austria)…
  • Euskalherria´s Sketchcrawl taldea 2011an jarri zen abian, Iruñeko bi marrazkilarik bultzatuta, Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Bergarako Pili Azkaraterekin elkartu zirenean bidai koadernoei buruzko ikastaro batean. Euskal Herria hartzen du berezko eragin eremu gisa eta inolako egiturarik gabekoa, sare ezberdinen bitartez antolatzen da eta bazkaldu osteko bileretan adosten ditu erabakiak.
  • Balmasedan izango da partaide batek bertan antolatzeko ardura hartu duelako. Holan erabaki zelako Eibarreko bilkuran eta Enkarterriko partaide batek eskualde honetara ekartzeko ardura hartu baitzuen. Hori da talde honek mantentzen duen berezitasuna. Hurrengo deialdia Donibane Garazin izango da.
  • Balmasedak baliabide anitzak ematen baititu oso eremu txikian, ondarea, ibaia, zubiak, elizak, eraikinak, azoka, bizitzaz beteriko kaleak, jendearen joan-etorriak, tabernak, trenbidearen azpiegiturak, … Gainera BoinasLa Encartada Museoan egingo dute arratsaldeko saioa, bertako jatetxean putxera bazkaldu eta gero. Ehun urte baino gehiago duen lantegia, uraren indarrak mugitzen dituen tresneria
  • Oso jatorri ezberdinetako partaideak dira honetara hurbiltzen diren marrazkilariak: Arrasate, Artzentales, Bergara, Ea, Elgoibar, Elorrio, Laudio, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñeatik izena eman duten 43 marrazkilariak daude momentu honetan parte hartze zerrendan. Orain arteko jendetsuena izango da deialdi hau.
Honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, EhScrawl-ekoei deitu: 637-173-805. Eskerrik asko arretagatik. Gorka"

No comments: